XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) izkuntzaren bidez egiñak ditugu, eta oiek erabiltzean eyotzen ditu Erri bakoitzak gizon bakoitzak ere biziari dagozkion gorabera guztiak.

Eta orrela ari-izatez bere izakera bereizia eraturik geratzen da, bere nortasuna egiña dugu.

Alakotz, Erri baten izakera, ortxe, gogoaren izarian agertzen da, ez beste iñun.

Ortaz landa, indarkeriz edo egokitasunez edo nai utsaz egin lezaken edozerk ez dio bere izakera orri ezertxo kenduko ez eta gañeratuko ere.

Izakera ori izango da, ostera, beste egipen guziai bere margoa emango diena.

Eta orrela izan bearr, danetan Erria, dan bezela izateko; eta ortik datorkigu, bearrez, Erria izateko, Erri`ak bere bizi berezia eukitzeko, gogo-izarian ari-izatea bearrezko zaiola.

Gogoan dugu, batez ere, bizia, eta gorputzak duena ere gogoari zorr dio; gorputza, gogorik gabe, illa geratzen baita; gizonagan ori orren argi dalarik, berebat Erri`arengan.

Ezin gizonik, ezin Erri`rik ere bizi-izan, norberaren gogorik gabe.

Orrengatik ere eta Erri`arentzat bereziki, gogoaren neurri ta baranoan egin eta edatu bearr bere jokabide guztiak; lenengoz, orrela obeto yardungo du, ta gañera, orrela ere, bere izateari ongienik eutsi al-izango diolako.

Erri-bizia, alakotz, esanda bezela, norberaren bizi-izatea dugu; ulerkaitza beste bidetik ibiltzea; eta orrela gertatzen dala argi-argi ikus dezakegu nunai.

Urli Erri`aren asmoa, berendiaren oldozmena, sandiaren gogaia; bakoitzaren indar nagusienaz aipatzen dira bazterretan, arro-arro gañera.

Naiz eta Erri batek, gizonez, diruz edo izkilluz, oso indartsua izan, bere gogoa ere, irrika bereziaz, besteai sartu nai die bere izkuntzaz eta kulturaren bidez; ez du aski izan Erri menperatzalleak kateaz beste Erri`ak lotzea, menperatutakoen gogoa ito nai-izan du, eta onen ordez berea txertatu; gayezko kateak autsi ditezke, gogoarenak betikoak ditugu; beti, betikoaren yorana guziongan.

Azke izateko, norberaren gogoaren jabea izan bearr, bai gizon, bai Erria.

Gogoaren menperatasuna dugu gogorrena, geyen zapal eta birrintzen duena.

Ezagutzen dira laterriak, eiki, gogo berezi bat bakarrik ez dutenak; gogo batzuk ikusteko oiengan, ainbeste enda ta izkuntzai dagozkienak.

Eta gogo oietako bat beste laterri batean ere agertzen da, bietan enda ta izkuntza batekoak diralako.

Baña, orrengatik ain zuzen, ez ditugu izendatzen aiek enderriak, laterriak baizik.